Laugarren garaipena jarraian eskuratzeko aukera dauka Leizaran Ernio taldeak

Aiurri 2024ko urt. 31a, 08:01

Artxiboko irudia.

Gipuzkoako gizonezkoen 1. lurraldeko txapelketan bigarren postuan sailkatuta dago Andoaingo taldea. Mugarri berria jar dezake asteburuan: laugarren garaipena jarraian eskuratzea.

Legazpik partida bakarra galdu du, eta Leizaran taldeak bi. Horixe da sailkapenaren goiko aldean dauden bi taldeen arteko ñabardura. Gainerakoan, sartutako eta jasotako gol kopuruan oso antzera dabiltza.

Ligan oso joera ona erakusten ari da Leizaran taldea. Urnieta, Elgoibar eta Soraluze garaitu ostean, laugarrena eskuratzeko aukera dute. Allurralden izango da, Mugarri Arrasateren aurka. Joanekoan berdinketa lortu zuten, Arrasaten. denboraldiko laugarren jardunaldian. Ligako bigarren itzulian sartuta, Andoaingo taldeak 21 puntu pilatu ditu eta Arrasatekoak, berriz, 14.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!