Otsailak 2, ostirala
Ostiral arratsaldean, 15:00etatik aurrera, Ondarretako ikastetxeko irakasle, ikasle eta gurasoek Konpartsa koloretsua osatu, eta kantu eta zartagi hotsak zabalduko dituzte kaleetan barrena. Kale Nagusian barrena ibili eta gero, Ondarretako jolastoki estalira itzuliko dira; bertan, kanpalekua ipiniko baitute. Gora Kaletxiki Txaranga bidelagun izango dute, Joxe Mari Oiartzabalek zuzenduta.
Otsailak 2, ostirala
15:00 Ondarretatik abiatuko dira kalderero txikiak.
17:00 Kalderero txikien festa Ludotekan.
Otsailak 3, larunbata
17:00 Kaldereroen irteera: Kaletxiki, Goikoplaza, Kale Nagusia eta Zumea. Itzulera bide beretik.
Otsailak 3, larunbata
Hurrengo egunean, larunbatean, bigarren saioa etorriko da, Hungariako Konpartsa Andoainera helduko baita, aipatutako txarangak antolatuta oraingoan. 17:00etan Berrozpen jarri dute hitzordua. Juan Bautista Bataiatzailea Zahar egoitzara hurbildu, eta bertan bizi diren egoiliarrei eta langileei lehenbiziko saioa eskainiko diete. Handik irten eta arratsaldeko 18:00etarako Goikoplazan kanpalekua jartzeko asmoa dute.Musika saio nagusia eskaini eta gero Andoainera hurbildutako Erreginak eta bere laguntzaileak mintzaldia egingo dute udaletxeko balkoitik. Esan beharrik ez dago, urtetako usadioari jarraiki, Andoaingo zenbait gorabehera umorez eta zentzu kritikoz azalduko dituztela. Luziano Uribesalgo eta Joxean Well murgilduko dira bi pertsonaia horien azaletan.
Goikoplazan saio nagusia egin ostean, Kale Nagusian barrena abiatuko dira, eta Zumea plazan egingo dute azken ekitaldia. Iaz, familia gazte ugari batu zen kalejirara. Ezinbestekoa baita herritarren parte-hartzea, Inauterien atariko festa aurrera atera dadin.