Bazkardo inguruko N-1 errepidea itxiko dute gauez artapen lanak egiteko

Aiurri 2024ko ots. 1a, 12:24

N-I errepidea erabat moztuko dute Irunerako noranzkoan (goranzkoa), gaueko 22:00etatik goizeko  06:00etara). Haren ordez  A-15 errepidea erabili ahal izango da. 

Lanak otsailaren 4tik 5erako gauean hasiko dira, eta 5 laneguneko iraupena izatea aurreikusten da. Horrela, lanak otsailaren 8tik 9rako gauean bukatutzat joko dituzte eta errepidea libre geratuko da asteburuan.

Obrak eta desbideratzeak behar bezala seinaleztatuta egongo dira, eta, behar izanez gero, hala eskatzen duten larrialdi zerbitzuei pasatzen utziko zaie.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!