Otsailak 4, igandea
ANDOAIN
09:00 Kantu-erronda Goiburun,
auzotarren eskutik.
18:00 Doktor Huitzi kaletik abiatuta, Goikoplazarainoko bidea egingo dute.
"Zorion, etxe hontako denoi! Oles egitera gatoz, aterik ate ohitura zaharra aurten berritzeko asmoz". Otsaileko lehen igandearekin bat egingo du Santa Ageda bezperak, eta kopla hori maiz entzungo dugu Andoainen. Belaunaldi berriei begira, zer esan nahi du Oles adierak? Hona Labayru fundazioak emandako azalpena: "Oles ta Oles dira Eguberrietan eta urtean zehar aldi markatuetan koplariek eske-errondetan kantatzen dituzten lehen hitzak. Oles berba hau ahaztu samar daukagu euskaraz. Aspaldian lehenengo agurra egiteko zen, eta errespetu eta begirune handia adierazteko ere erabiltzen zuten. Gaur egun, eske-kantuotatik kanpo nekez agertzen da. Horregatik, oles egitea edo oles ta oles ibiltzea gehiago erabiltzen da etxerik etxe eta auzorik auzo koplari ibiltzea adierazteko".
Tradiziozko kantuak eskaintzearekin batera –Andoainen, "Otso beltza" esaterako–, beren begi aurtengorako idatzitako koplak abestuko dituzte Urnietan.