Sumar, Ezker Anitza eta Equo bere aldetik doaz eta badirudi ez dela akordiorik izango. Ondorioz, Elkarrekin Podemos zena bitan zatituko dela geroz eta argiago dago.
Andoaingo taldea Podemosen eta Gorrotxategiren alde lerratu da. Gaurkoan, Andoainen, bazkaria egin du militantziak. Pepe Iparragirre Andoaingo zinegotziak eta lagunek prestaturiko babarrun jatea dastatzeko aukera izango dute.
Tere Santana eta Pepe Iparragirre Podemoseko lerro ofizialarekin bat datoz.