Tamaina handiko ahatea dabil Oria eta Leitzaran ibaietan

Jon Ander Ubeda 2024ko ots. 4a, 12:20

Santa Krutz elizaren inguruan, Oria eta Leitzaran ibaiek bat egiten duten Espigoiaren tarte horretan, Carina Moscatta edo Ahate Mosketaduna dabil, egunotan. Pato Criollo edo Pato Mudo bezala ezagunagoa, bertan ikustera gaudenak baino askoz handiagoa da.

Ibaian ikustera ohituta gauden beste espezieekin alderatuta, handia eta astuna da. Leitzaran eta Oria ibaietan, herrigunean, ikusten ari garen ahateak mokoaren gainean karunkula gorria du. Arra den seinale da hori. Etxekotutako azpiespezia behar du izan, basokoa eta hibridatu gabekoa lumaje oso ilunekoa baita.

Seo.org eta Wikipedia webguneetan irakurritakoagatik, Anatidae familiako ahatea da. Sorburuan, Mexiko, Argentina eta Uruguairaino hedatu zen. Egun, Iberiar penintsulan zabalduta dago. Ur geza duten zuhaiztietan bizitzeko ohitura du, batez ere hezeguneetan, aintziretan edo korronte moteleko erreka edo ibaietatik gertu. Etxeko azpiespeziea, gainera, klima epeletan bizi da.

Kale Nagusian eta Zumea kalean dabilenarentzat, txarra ez ibaira begira jartzea egunotan. Zinez, ikusteko modukoa baita animalia. Tamainagatik, bereziki.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!