Andoainek 82.669 euro jaso ditu futbol zelaiko belazearen aldaketagatik

Aiurri 2024ko ots. 5a, 13:28

Goizane Alvarez Kultura, Gazteria eta Kiroleko diputatuak adierazi duenez, Foru Aldundiak 1.359.002 euroko inbertsioa egin du Buruntzaldean. Andoainek, zehazki, 82.669 euroko diru kantitatea jaso du futbol zelaiko belazea aldatzeko.

Horrez gain, hizpide izan dute 2017tik aurrera, foru-erakundeak egindako inbertsioak: 562.682,5 euro bideratu ziren kirol instalakuntzak hobetzeko. 2017-2020 Urteko Kirol Ekipamenduen Planari esker, Andoainek 435.191,50 euroko dirulaguntza jaso zuen Arrate Pilotalekua eraberritzeko. 2021an beste aurrekontu bat onartu zen Bazkardoko frontoia konpontzeko (10.942 euro). Eta 2022. urtean Pump Track pista eraiki zen 33.880 euroko laguntzari esker.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!