Udaibai garaitu ostean, Barakaldon dute bigarren hitzordua

Aiurri 2024ko ots. 6a, 08:18

Leizaran Urdinak kadete mailako taldeak Euskadiko kadete ligari ekin zion, Urdaibai garaituz (45-36). Bigarren jardunaldian Barakaldon jokatuko dute, asteburu honetan.

Lehen jardunaldiak hauexek izan ziren emaitzak, lehen multzoan:

  • URDANETA "A" 37-26 TOLOSA C.F.
  • LEIZARAN URDIÑA 45-36 URDAIBAI
  • EREINTZA 27-33 BARAKALDO

Lehen jardunaldian garaipena eskuratu zuten bi taldeen arteko norgehiagoa izango da, beraz, datorren asteburukoa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!