Castelloko Espadan mendilerroan egingo da Aste Santuko irteera, Euskaldunaren eskutik

Aiurri 2024ko ots. 6a, 10:19

La Espadan mendilerroa (Argazkia: Aesfas elkartea)

Castelloko probintzian kokatzen den Espadan mendilerroan burutuko da Euskaldunak Aste Santurako antolatu duen irteera. Mendilerro horretako zenbait mendi igotzeaz gain, 1936ko Gerrak lur horietan utzitako arrasto batzuk ikusteko eta Albuferako parkeko bioaniztasunaz eta paraje naturalez gozatzeko aukera edukiko dute parte-hartzaileek. Martxoaren 28tik apirilaren 1a arte luzatuko da irteera.

Hona irteeraren xehetasunak:

* Prezioa:

Bazkideek 435 euro. Bazkide ez direnek 450 euro.

* Izen ematea:

Otsailaren 6tik (asteartea), 19:00etan, elkartearen egoitzan, Kale Nagusian. Bazkide ez direnek, otsailaren 13tik aurrera. Izena ematerakoan, 100 euro ordainduko beharko dira, gainerakoa, martxoaren 15ean baino lehen.

* Egitaraua:

- Osteguna (martxoaren 28):

06:15. Irteera.

08:30. Tuteran gosaldu.

16: 00. Albarracinen egonaldia egin eta gero, irteera.

21:00. Iritsi eta afaria (Berenguerreko Canet hotelean).

 

- Ostirala (martxoaren 29):

07:30. Gosaria.

08:30: La Rapita eta Espadan mendietara igoera. Luzeak, 14 km.; motzak, 10 km.

14:30. Bazkaria nork berea.

21:00. Afaria.

 

- Larunbata (martxoaren 30):

07:30. Gosaria.

08:30. La Albufera bisitatu, eta txalupan paseotxoa.

21:00. Afaria.

 

- Igandea (martxoaren 31):

07:30. Gosaria.

08:30. Sueras herrira autobusez.

“Los organos de Beintandus” mendira igoera. Luzeak, 15 km.; motzak, 9 km.

14:30. Bazkaria nork berea.

16:30. Sagunton arratsalde pasa.

21:00. Afaria.

 

- Astelehena (apirilaren 1):

07:30. Gosaria.

07:30. Andoainera itzulera.

13:45. Bazkaria Cariñenan.

20:00. Andoainera iritsi.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!