[EUSKADIKO LIGA]

Leizaran Lanbroaren partida larunbatean, bazkalostean

Aiurri 2024ko ots. 8a, 07:41
Artxiboko irudia.

Leizaranek Egiaren aurka (26-30) garaipena eskuratu zuen, eta larunbat honetan partida berria du Allurralden: Leizaran-Kukullaga (larunbata, 15:30).

Euskadiko senior emakumezkoen txapelketan, 1. mailako ligaren jardunaldi berria Inauteri festa betean ospatuko da. Ez da partida asko jokatuko asteburuan, baina Euskal Ligak ez du etenaldirik izango. Kukullaga taldea hurbilduko da Andoainera, eta andoaindarrentzat bigarren garaipena jarraian eskuratzeko aukera aproposa da. Lortuz gero, sailkapeneko lehen postuetan jarraitzeko urrats sendoa emango luke.

1    AMEZTOI ZARAUTZ ZKE 23  p.
2    BERA BERA 22  p.
3    BERANGO URDULIZ ESKUBALOIA 21  p.
4    MALAPE TABERNA ELGOIBAR 15  p.
5    LEIZARAN LANBROA TABERNA 15  p.
6    ZUAZO SENIOR L.V. 12  p.
7    C.B. KUKULLAGA 8 p.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!