Joseba Pagazaurtundua gogoan hartu dute Andoaingo sozialistek

Aiurri 2024ko ots. 8a, 13:50

Gaur 21 urte betetzen dira ETAk Joseba Pagazaurtundua hil zuela, eta Andoaingo sozialistek gogoan hartu dute lore eskaintza eginez, eguerdian.

Maider Lainez Andoaingo Talde Sozialistako idazkari nagusiak adierazi duenez, “Joxebaren familiak erabakitakoari jarraituz, 2003an hil zutenetik egin dugun omenaldi publikoa ez dugu gehiago, baina Andoaingo udaletxearen ondoan dagoen Agustin Ibarrolaren “La Casa de Joxeba” eskulturan lore eskaintza mantenduko dugu, inork ahaztu ez dezan”.

Joseba Pagazaurduaren memoria aldarrikatzen jarraituko dutela ziurtatu du Lainezek, “eta argi eta garbi esan hilketek ez zuela ez zentzurik ez justifikaziorik izan. Inoiz ez zen bat bera ere gertatu bera izan. Eta hori gure gazteek ezagutu behar dute; Andoainen eta Euskadiko beste udalerri askotan gertatu den guztia jakin behar dute, ez baitu zentzurik, ezta justifikaziorik. Bizikidetzaren, aniztasunaren eta tolerantziaren balioak defendatzearen garrantzia erakutsi behar diegu. Zeregin horretan, denok gara ezinbestekoak. Egia bihur dezagun!”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!