Pilotalekuko teilatuaren zati bat altxa du haizeteak, Goiburun

Aiurri 2024ko ots. 9a, 10:01

Bart eguerdian hasita, haize ufada bortitzek andoaindarren egunerokoa baldintzatu dute. Goiburuko pilotalekuaren sapaialdeko teilak eta egur zatiak, esaterako, Bulan etxeraino eta parkeko mahai luzeraino barreiatu ziren. 60 metro inguru daude frontoiaren eta Bulan etxearen artean.

Bazkalostean aldatu zen eguraldia eta eragina udalerri osoan antzeman zen. Edukiontziak tpkiz mugitu eta tapak altxata agertu ziren Juan Bautista Erro eta Belabi kaleetan. Goikoplazan, elizaren ondoko zuhaixka handi samarra erori zen. Haizeteak inauterietako karpan eragina izan zuen, eta segurtasun arrazoiak tarteko bertako ekitaldiak bertan behera uztea erabaki zuen Udalak.

Goiburun agerikoa da haizetearen eragina, bideo irudietan ikus daitekeenez.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!