Denboraldi berrirako lan eskaintza luzatu du Bisitarien Etxeak

Aiurri 2024ko ots. 9a, 11:02

Lanpostuaren eskakizunak hauexek dira: ingurumenarekin erlazionatutako ikasketak, bizikleta mantentze-lanen ezagutza, ofimatika eta sare sozialen  erabileran trebetasuna eta euskara maila altua eta ingeleraren ezagutza. Lan-hitzarmena martxoa-azaroa bitartekoa izango da.

"Leitzaran Bisitarien Etxerako gida-hezitzaile lanetan aritzeko pertsona baten bila gabiltza. Naturarekiko pasioa duen pertsona bazara, dinamikoa eta balioanitza bidali jarri gurekin harremanetan eta bidali zure CVa".  Bidaltzeko epea otsailaren 16an amaituko da. Info@leitzaran-andoain.eus e-posta elektronikora bidali behar dira proposamenak. 

Curriculuma bidaltzeko epea otsailaren 16an amaituko da

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!