“Andoainen aldeko akordioa” aurkeztu dute EH Bilduk eta EAJ-PNVk, agerraldi bateratuan

Jon Ander Ubeda 2024ko ots. 13a, 12:13

Agintaldiaren gakoetakoa gaurkoan gizarteratu da, alderdi abertzaleen aldetik iritsitakoa. Hilabeteetako elkarrizketen ondorio izan dela aitortu dute udaletxeko pleno aretoan egin duten prentsaurrekoan. Akordioa zabala da, Udal aurrekontuak adostetik harago doana. Inbertsioen lehentasuna eta ekintza politiko koordinatua ere hitzartu dute.

Hauteskundez hauteskunde, Andoainen abertzaletasuna nagusitu izan da. Baina haien bi adierazgarri nagusi diren EHB eta EAJ-PNV alderdien arteko sintonia gorabeheratsua izan da. Gaurkoan, aurrekontuaz harago doan adierazpena egin dute “Andoainen aldeko akordioa” izenez bataiatu dutena. Ekitaldi handien protokoloa jarraitu du, gainera, hitzarmena sinatu baitute EAJ-PNVko Imanol Goenagak eta Idoia Mikelezek eta EH Bilduko Andoni Alvarezek eta Marta Lasak.

Agintaldiaren norabidea zehaztu dezakeen akordioa da, gaurkoa. Udal jardunaren eguneroko martxa eta etorkizuneko erronkak bideratzeko giltzarria.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!