Hurria-Sahara elkarteak eskerrak eman nahi dizkie, kanpainan parte-hartze zuzena izan dutelako, Andoaingo Udalari eta herritarri, bilketa-gunea jartzeko aukera eman dieten saltokiei, eta baita, herriko bost ikastetxeei (Ondarreta Herri Eskola, Aita Larramendi ikastola, La Salle-Berrozpe ikastetxea, Leitzaran Institutua eta ESCIVI).
Bestalde, elkarteak gogoratu du martxoaren 24an ospatuko dela Sahararen aldeko urteroko bertso-saioa.