"Andoain Laburrean" lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia, ostiralean

Aiurri 2024ko ots. 14a, 18:52
Lehiaketara aurkeztutako lanetan zubia atera behar da. Hori da baldintzatakoa.

Andoaingo Udaleko Euskara Sailak eta ESCIVI Andoaingo Zine eta Bideo Eskolak elkarlanean antolatzen duten Andoain Laburrean lehiaketaren sari banaketa ekitaldia ostiral honetan izango da, Basteron, arratsaldeko 19:00tan hasita.

Bi sari nagusi banatuko dira, eta hirugarren bat ere izango da: Ikuslearen Saria. Lehiaketan parte hartzeko lana euskaraz egin behar da eta, aurten, bereziki, zubi bat agertu behar da. Hautagaien lanak ikusgai daude Udalaren Youtube kanalean:

Bederatzi izan dira lehiaketara aurkeztu diren lanak. Egileek 16 urtetik 29 bitarteko gazteek egindakoak dira, eskualdean bizi edo ikasten ari direnak.

Saritutako hiru lanez gain, Ane Rotaetxeren “Kosmikoa” lana ikusteko aukera izango dute ikusleek. Egilea bera Basteron izango da, eta berarekin solasteko aukera izango da. Film labur honetan kokiltzen ez den ama baten istorioa kontatzen da.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!