Leizaran Lanbroa taldea, Inauterietako larunbatean partida izan zuen talde bakarrenetarikoa

Aiurri 2024ko ots. 15a, 07:00

Andoain Inauteri festa betean zela, senior mailako neskak ligako partida jokatzen ari ziren Allurralden. Kukullaga aurkariaren aurka ezin izan zuten partida irabazi (25-34). Datorren asteburuan atseden izango dute.

Kadete mailako Leizaran ere Euskadiko Ligan ari dira. Asteburuan Barakaldon partida galdu zuten (35-32), eta asteburuan Ereintzaren kantxan ariko dira.

Senior mailako mutilen Urnieta eta Leizaran taldeak, bestalde, etxetik kanpo ariko dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!