"Muralismo" esparruan lan egiteko zortzi langabetu kontratatuko ditu Udalak

Aiurri 2024ko ots. 15a, 11:53

Andoaingo Udalak prestakuntza eta kontratazioa programa bat jarriko du martxan; batez ere, emakume langabetuei, iraupen luzekoei, eta/edo DSBE zein MVIren onuradunei eta kualifikazio txikiko langabeei zuzendurik egongo da. Sei hilabatez muralismo esparruan lan egiteko programa da.

Udalaren esanetan: "Programak muralismoaren alorreko gaikuntzaz gain, aktibazio-espazio gisa eratzen da, beren ibilbide profesionalarekin eta aurretiko esperientziarekin bat datorren jarduera-sektore batean parte hartzen duten pertsonak laneratzeko". Programak irauten duen bitartean, talde-orientazioko ekintzak egingo dira, bai eta pertsonei banakako laguntza ematea ere, geroko laneratze hori sustatzeko.

Programa martxoaren 20an hastea aurreikusita dago. 

Adi! Eskaintzen diren lanpostuak betetzeko hautaketara aurkezteko modu bakarra Lanbide-Euskal Zerbitzu Enpleguaren bitartez izango da, beraz, interesatuta dauden pertsonak Lanbiden izena emanda egon behar dute (www.lanbide.eus). Otsailaren 29a izango da azken eguna.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!