Abenduaren 16an, gaixotasun luze baten ondorioz, zendu zen Aitziber Ugartemendia andoaindarra. Aski ezaguna zen, ibilbide oparoa egin zuelako kultur arloan. Axeri-dantzako talde eragileko kidea zen, baita Santa Krutz Jai Batzordeko eta Punttuka Bertso Eskolako kidea ere. 2011-2015 agintaldian Kulturako zinegotzi-arduraduna izan zen.
Igande honetan, omenaldia
Lagunek antolatu dute ekitaldia. Ekitaldia irekia da, baina gonbidapena behar da. Eskuragarri daude Kale Nagusiko Li dendan.
Festazalea
Inauteriak igaro berri dira, eta argazkian ikus genezake Andoaingo Inauterietan mozorrotuta.
Euskaltzalea
Laster Korrika igaroko da eskualdean barrena. Argazkian, aurreko edizio batean petoa soinean daraman Katto Amilibiaren ondoan.