Aire Eire, Irlandako eta Euskal Herriko kantutegiak uztartzen dituen eskualdeko taldea

Xabier Lasa 2024ko otsailaren 20a

Aire Eire eskualdeko lau musikariek oraindik orain sortu duten musika taldea da. Aitor Atxega (gitarra eta ahotsa), Josu Lekuona (akordeoia), Aran Mujika (biolina) eta Xabin Mujika (zeharkako-txirula) dira lau musikariak. Irlandako eta Euskal Herriko kantutegiek osatzen dituzte Aire Eire taldearen kontzertuek. Taberna-giroa eta ikusleak kantari jartzea ditu bereziki atsegin laukoteak, kontzertuetarako. Irunberri tabernan egin du azken kontzertua, joan den ostiralean. Bi bideo, ikusgai:

Aire Eire musika taldea: Dirty Old Town:

 

Aire Eire musika taldea: Back home in Derry:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!