Rodriguez bera hurbilduko da Andoaingo Literatur Solasaldira

Aiurri 2024ko ots. 21a, 07:58

Datorren otsailaren 27an Literatur Solasaldia izango da Andoaingo Bastero Kulturgunean, 19:00tan hasita. Ane Mayoz izango da dinamizatzailea eta Eider Rodriguez idazlea bertan izango da "Eraikuntzarako materiala" eleberriaz hitz egin asmoz. Lan horri esker 111 Akademia Saria jaso zuen, 2022ko udaberrian. Erreferentziazko idazle bilakatu da Rodriguez, azken urteotan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!