Edukiontziak aldatuko dituzte herriguneko hainbat tokitan

Aiurri 2024ko otsailaren 21a

Andoaingo Udala

Bide segurtasuna bermatzea helburu du neurriak eta, bide batez, Udalak adierazi duenez, "udazkenean auzoz auzo egindako errondan egindako eskaerak ere hartu dira kontuan".

Aldaketa zehatzak honakoak izango dira:

  • Dr Huizi 23-25 zenbakiak: Hondakin bilketa desagertu egingo da.
  • Ondarreta 10: Txistoki pasealekura pasako da.
  • Dr Huizi eta Rikardo Arregiren arteko bidegurutzekoa: Dr Huizi kalera lekualdatuko da.
  • Rikardo Arregiren 2. zenbakiaren parekoa: Pio Baroja kalera aldatuko da, WC publikoaren ondora.

Udalak irudi bidez azaldu ditu aldaketak:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!