Euskaldunak etxean du irabazteko aukera berria, eta Urnietak Getarian

Aiurri 2024ko ots. 23a, 07:00

Gizonezkoen Gorengo mailako Euskalduna eta Danena elkarren aurka ariko dira Urbitarten, larunbat honetan arratsaldeko 16:30tan hasita. Urnietak, aldiz, Orioko futbol zelaian ariko da Getariako taldearen aurka arratsaldeko 18:15tan hasita.

Gizonezkoen bi taldeak oso bestelako egoera bizitzen ari dira, denboraldi honetan. Bigarren multzoan, Euskalduna sailkapenaren gaikaldean da. Aurreko asteburuan, Ilintxaren zelaian garaipena lortu ostean (1-2), Danena taldea jasoko dute Ubitarten. Sailkapenean, 4.postuan da Euskalduna.

Lehen multzoan, maila berrira egokitzeko lanak ditu Urnietako taldeak. Aurreko larunbatean etxeko partida galdu zuen Santo Tomas Lizeoaren aurka (0-2). Asteburu honetan Getariako taldearen zelaian ariko dira. Helburu argia du Pablo de Torresen taldeak. Azken hamar jardunalditan jaitsiera postuetatik aldentzea. Une honetan hamalaugarren postuan sailkatuta daude eta salbazioa lau puntura dago. Urnietarrek ez dute hain erraz etsiko, talde sentimendu indartsua baitute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!