Otsailaren 17an, larunbatarekin, Andoaingo Urki Dantza Taldeak Baionako Inauterietako Euskal Festan parte hartu zuen, Euskal Herriko gainerako probintzietako talde banarekin. Egun osoko ospakizunetan parte hartu zuten, gainera. Goizean, Alde Zaharreko txoko esanguratsuenetan dantza saioak eskaini zituzten. Ikusleen txalo zaparrada jaso zuten, gainera. Elkarrekin bazkaldu ondoren, dantzan jarraitu zuten, harik eta arratsaldeko 17:00etan ospakizuna Zanpantzarren epaiketa eta erreketa ikusgarriarekin amaitu zen arte. Esperientzia gogoangarria izan zen Andoaindik joandako dantzari eta gurasoentzat.