Film emanaldia Basteron, Agifes elkartearen eskutik

Aiurri 2024ko ots. 23a, 08:00

Agifes elkarteak Zinema eta Buru Osasuna zineforum saioa eskainiko du otsailaren 27an, arratsaldeko 18:30ean hasita, Bastero kulturgunean.

Filma ‘Inocencia interrumpida’ izango da, Susanna Kaysen idazle estatubatuarraren memorietan oinarritutako drama, mugako nortasunaren nahasmenduarekin diagnostikatu ondoren bizitako esperientziei buruzkoa. Pelikulak 1967an ospitale psikiatriko bateko paziente gisa izandako bizipenak kontatzen ditu. Han, protagonistak Lisa, Georgina, Polly eta Janet ezagutuko ditu, zeinekin adiskidetasun estua izango duen eta, gainera, bere burua aurkitzeko bidea erakutsiko dion. Angelina Joliek emakumezko aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen 2000. urtean, film horri esker.

Sarrera doakoa izango da, eta ondoren buru osasuneko arazoan esperientzia duten bi gaztek parte hartuko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!