Zuhaitz bat bota du haizeteak, eta autoen gainera erori da

aiurri 2024ko ots. 22a, 18:23

Zuhaitz bat eraitsi du arratsaldean altxa den haizete bortitzak, Martin Ugalde kalean, Etxeberrieta Albaitaritza Klinikaren ondoan. Zuhaitza aparkalekuan zeuden autoen gainera erori da. Pertsonarik ez zebilen inguru horretan, zuhaitza erori denean. Acacia generoko mimosa da zuhaitza.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!