Jendetza elkartuko da igandean, Aitziber Ugartemendiaren omenezko ekitaldian

Aiurri 2024ko ots. 23a, 21:50

Haren lagunek antolatu dute Bastero Kulturgunean, eta aretoa beteko dela ziurra da. Antolatzaileek eskertza adierazi nahi dute, Aiurri bidez, ekitaldiak harrera oso beroa izan duelako. Ez da, beraz, egunean bertan sarrerarik banatuko.

Aitziber Ugartemendia abenduaren 16an zendu zen, eta haren heriotzak eragin handia izan zuen Andoaingo gizarte bizitzan. Igandean gorazarrea egingo diote Bastero Kultugunean antolatu duten ekitaldi berezian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!