Andoaingo Udalak Larrialdi Mahaia martxan jarri du, eta hainbat ohartarazpen egin dizkie herrikideei

Aiurri 2024ko ots. 27a, 12:55

©Udala

Aparkalekuak, kaleak, zubiak, pasealekuak, garajeak... hainbat eta hainat toki ixteko agindua eman du Udalak.

Azken orduetako euriteak tarteko, Udalak LARRIALDI MAHAIA jarri du martxan, udal brigada eta Udaltzaingoarekin batera.
 
Hauxe da une honetako egoera:
  •  Santa Krutz zubia itxi egin da Zumea kalearen hasieraraino, Oria ibaiak gainezka egin duelako.
  • Isidro Langara zubia itxita dago (Kiroldegia).
  • Lizarkola pasealekua ere itxi da segurtasunagatik.
  • Sorabillako N-1 errepideko zubia irekita dago, baina arreta eskatzen da puntu honetan.
  • Kontuan hartzeko gomendio eta neurriak:

    Etxeberrieta plaza egokituko da aparkaleku alternatibo gisa.

    Arrisku puntuetan autoak garajeetan ez gordetzea gomendatzen da eta trastelekuak ahal den neurrian ustutzea.

    Igogailuak lehen solairuetara igotzea gomendatzen da.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!