Zinema ardatz duen kontzertua, ostegun honetan, gitarrako ikasleen eskutik

Aiurri 2024ko ots. 28a, 07:49

Gitarra kontzertu bereziaz gozatzeko aukera izango da, ostegun honetan, Basteroko auditorioan. Arrataldeko 19:00tan hasita, Star Wars, Les Choristes edota Coco filmeetako soinu-banda zatiak gitarra bidez biziberrituko dituzte. Guztira, 35 gitarra-jole bilduko dira oholtza gainean. Andoaingo Udal Musika eskolakoak eta Aiete Musika eskolako ikasleak arituko dira zuzenean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!