Hiribus zerbitzu eraberritua gaurkoan jarri da indarrean

Aiurri 2024ko mar. 1a, 08:00

Andoaingo herri barruko bus zerbitzuaren hobekuntzak ostiral honetan jarri dira martxan.

Hasteko eta behin, bus berria izango da, handiagoa, zerbitzua eskaintzen ariko dena. Lehen egunetan, garai bateko busa ibiliko da, eta, laster, martxan jarriko da berriena. Horrez gain, geldiune berriak sortu dituzte eta horien irisgarritasuna bermatuta egongo dela ziurtatu dute. Berrikuntza nabarmenena hilerrira doan zerbitzua da, egunero hiru bidaia egingo baitira hara.

Berrikuntzak erabiltzaileen arabera moldagarri izan daitezkeela zehaztu du Udalak, prentsa ohar bidez: "Aldaketa hauekin guztiekin, erabiltzaileen beharretara egokitzea bilatu da. Herritarren nahiak kontuan izanda, eskaeraren araberako zerbitzu egoki bat bilatzen saiatu da Udala. Hori dela eta, egungo ordutegietan azaltzen diren geldiuneak orientatiboak dira eta etorkizunean aldatzeko aukera egon daiteke herritarren nahien arabera".

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!