Egunean Behin 2024

"Manolete", denboraldiko seigarren sariduna

Aiurri 2024ko mar. 2a, 09:13

Egunean Behin lehiaketa ezagunaren denboraldi berrian Arruti gozotegiko saria zozkatzen ari gara, "Aiurri" taldeko partaiden artean. Seigarren asteko sariduna "Manolete" izan da. Otsailak 19-26 asteko 7 partidak jokatu zituen, eta ehunka lehiakide dituen Aiurri taldean bera izan da zozketaren irabazlea.

Manolete, ezizen ezezagunaren atzean ezkutatzen den pertsona ezaguna Andoainen, Arruti gozotegiko saria jaso du, Kale Nagusiko negozioan bertan. Zorionak eta on egin!

Gainerako kideok, aste berria martxan da. Zorte on!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!