Seigarren garaipena jarraian eskuratu du Euskaldunako lehen taldeak

Aiurri 2024ko mar. 4a, 10:02

2024an sartu eta Euskalduna garaitezin ageri da Gorengo Erregionala gizonezkoena 2. multzoan. Azken sei partidak irabazi ditu, jarraian. Joera horri esker sailkapenaren bigarren posturaino igo da. 

Aurretik du Mondragon, 21 jardunaldietan partida bakarra galdu duen taldea. 50 puntu ditu liderrak, eta Euskaldunak 40. Azken sei jardunaldietan aldea nabarmen murriztu du Andoaingo taldeak. Izan ere, urdinek 18 puntu pilatu dituzte sei partidatan eta Mondragonek, aldiz, 12. 

Asteburu honetan Ubitarten

Euskalduna-Segura Goierri partida jokatuko da, asteburuan. Goierritarrak 12.postuan sailkatuta daude. Ezustekoak egon badaitezke ere, hiru puntu gehiago lortzeko aukera du Euskaldunak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!