Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa Andoainen izango da

Aiurri 2024ko mar. 6a, 08:07
Artxiboko irudia.

Kotoi elkartean ospatuko da bigarren kanporaketa, ostiral honetan. Afalostean ekingo diote kantuari.

Aizarnazabalen jokatu da Gipuzkoako Eskolarteko lehen kanporaketa, Mikel Elkartea leporaino betea zela, giro ezin hobean. Kattalin Arabolaza irabazlearekin batera aritu ziren kantuan Urko Arakistain, Jakes Etxeberria, Joanes Azpillaga, Suhar Gesalaga eta Jare Antzizar.

Ostiral honetan, Andoainen

Bigarren kanporaketa Andoainen izango da, martxoaren 8an, Kotoi Elkartean. Xuban Urdailleta, Nikola Iraola, June Aiestaran, Jare Bengoetxea, Peru Alijostes eta Eñaut Olarra ariko dira bertsotan. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!