[Eskertza-oharra]

Ez dadila haria eten

Aitziber Ugartemendiaren senideak 2024ko mar. 6a, 11:54

Askok jakingo duzuen moduan, otsailaren 25ean, Aitziberri herri eskertza ekitaldia egin zitzaion eta biziki egun ahaztezina izan zen bere gertuko guztiontzat, eta bereziki familiarentzat.

Zuengandik jasotzen ari garen maitasuna eta babesa behar-beharrezkoak izaten ari dira dugun mina xamurtu, eta aurrera jarraitzeko.

Banaka eskerrak ematea ezinezkoa dugunez, lerro hauek baliatu nahiko genituzke, Andoaingo herriari, herrigintzari, lagunei, sudur- gorriei, jasotako maitasuna hitz bakoitzean, esaldi bakoitzean, bideo bakoitzean, edo kontakizun bakoitzean jaso izan zena eskertzeko.

Eskerrik asko jasotako besarkada eta maitasun keinu guztiengatik, eta gure min eta pozak denon artean partekatzeagatik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!