Zabaldu duten oharrean langileek jakinarazi dutenez, Andoaingo Sapa Operaciones enpresako hitzarmena berritu gabe dago 2012tik. “Soldata alorrean igoerak adostu badira ere, urte hauetan enpresak ez du bestelako negoziaketetan sartu nahi izan. Aurtengoan negoziaketek aurrera egin behar zutela adierazi genion enpresari, baino legeak gutxienez derrigortzen duena soilik aplikatuko duela argi utzi digu”.
Langileen ordezkariek bilera ugaritan negoziaketarako eskari irmoak egin dizkiotela enpresari, gehitu dute. “Gure eskakizunei entzungor egin duenez, langileen batzordeak adierazpen bat egin zuen enpresa atarian egindako kontzentrazio batean non, SAPAko Zuzendaritza negoziaketa mahaian eser zedila exijitu genuen. Mugimendurik egon ez zela ikusi genuenean, langileok elkarretaratzea egin genuen Andoaingo Plazan”.
Azkenik, langileek adierazi dute mobilizazioekin jarraitu dutela azken asteetan hitzarmena berritzea aldarrikatuz, eta era horretan, “dagoeneko lau egunetan ordubeteko lan uzteak egin ditugu enpresa barruan negoziaketarako mezuak zabalduz”.