Martxoak8 2024

Hitzordu ugari Andoainen, martxoaren 8a ardatz hartuta

Aiurri 2024ko mar. 7a, 12:24

Herriko eragileek eta Berdintasun Sailak egitarau oparoa antolatu dute.

Martxoak 7, osteguna

  • Tailerra: Kulturarteko sukaldaritza. 17:30, Gazte Lokala.
  • Zinea-dokumentala: "Arnasa betean". Atzoko eta gaurko euskal zinemagileak protagonista. 19:00, Bastero kulturgunea.
  • Bertso-poteoa.Traka talde feministak eta Punttukak antolatuta, bertso-poteoa izango da ostegun honetan. Bi bertsolari ezagunekin batera, Aizpea Arruti eta Goiatz Salbador trikitixa joz ariko dira. 19:30ean abiatuko dira.

Martxoak 8, ostirala

  • Tailerra: Txapa-lantegia. 17:00, Ludoteka.
  • Ikastaroa: Autodefentsa ikastaroa. 17:30, Gazte Lokala.
  • Manifestazioa: Andoaingo Mugimendu Feministak antolatuta. 18:30, Goikoplazan hasita.
  • Kontzertua: Haize-arrosa Bizkaiko taldeak askotariko estiloak lantzen ditu: folk, pop, country... 20:30, Bastero kulturgunea.
  • Emakumeen afaria: haurtzaindegi-zerbitzua eskaintzen da (aldez aurretik eskatuta). Aldez aurretik eman behar da izena: 676 567 724  / berdintasuna@andoain.eus20:30, Zumea plaza.

Martxoak 9, larunbata

  • Martxa: "Berdintasun Oihalak" San Juan Bautista nagusien egoitzatik abiatuko da. Martxak bat egingo du Bekoplazako ekitaldi nagusiarekin. 12:00, Martxaren hasiera.
  • Bazkaria: emakumeen bazkaria, Zuena emakumeen topalekuak antolatuta. Aldez aurretik eman behar da izena: 606 929 697. zuenaemakumeentopalekua@hotmail.com. 14:30, Oianume jatetxea.
  • Topaketa: Buruntzaldeko Emakumeen IV. Pala Topaketa. Parte-hartze irekia. 17:00-20:00, Arrate pilotalekua.

Martxoak 12, asteartea

  • Antzerkia: “El parto”. Umorea du oinarrian antzezlanak, kritika alde batera utzi gabe. 20:30, Bastero kulturgunea.

Martxoak 14, osteguna

  • Aurkezpena: Jon Artanoren “Juanaren istorio harrigarria” liburua. Egilea bertan izango da. Ekintzaile ekologista eta lider soziala zen liburuaren protagonista. 18:30, Bastero kulturgunea.

Martxoak 16, larunbata

  • Dokumentala: Zuengatik gara eskubaloi topaketa. 18:30, Bastero kulturgunea.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!