Martxoak8 2024

Atzoko eta gaurko euskal emakume zinegileak hizpide dituen ikusentzunezkoa, Basteron

Aiurri 2024ko mar. 7a, 14:57

"Arnasa betean" ikusentzunezkoaren irudia (Tentazioa Produkzio-etxea)

"Arnasa betean" ikusentzunezkoak atzoko eta gaurko euskal emakume zinegileen ahotsa eta zinea jorratzen ditu, Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufia dira bere gidoilariak eta zuzendariak, eta 75 minutuko iraupena du. Basteroko auditoriumean proiektatuko dute martxoaren 7an, ostegunarekin, 19:00etatik aurrera. Doan da.

Egileen hitzetan, “Hiru urpekarik itsaspeko bidaia batean zehar gidatuko gaituzte emakumeek zuzendutako hainbat filmen bidez, eta haietan jorratutako gaiak, pertsonaiak, begirada, ametsak, aurrera ateratzeko ahaleginak eta, batez ere, zinemari eta gizarteari egiten dioten ekarpena erakutsiko dizkigute”.

Ikusentzunezkoaren trailer ofiziala, segidan:

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!