Udal langileek elkarretaratzea egin zuten, bat eginez martxoaren 12ko grebarekin

Aiurri 2024ko martxoaren 8a

EAEko sektore publikoan greba deitu dute martxoaren 12rako ELA, LAB, CCOO, STEEILAS eta ESK sindikatuek. Atzo, Udal langileek Goikoplazan elkarretaratzea egin zuten deialdiarekin bat eginez. Bideoan, elkarretaratzea eta grebarako arrazoiak:

Hona labur, sektore publikoko langileen eskaerak:

- Estatutik datozen mugak ez onartu, inposiziorik eta betorik ez.

- %10eko soldata igoera orain eta aurreko zorra berreskuratu.

- Enplegua sortu eta erabat egonkortu, behin-behinekotasuna %8tik behera.

- Publikoa indartu, pribatizaziorik ez, publifikatzeko planak adostu.

- Lan kargak arindu, osasuna bermatu.

- Politika feministak, berdintasun-plan erreal eta eraginkorrak adostu.

- Administrazioak eta langileak euskaraz, iruzurrik ez.

- Jardunaldiaren murrizketa, 32 orduko lan astearen norabidean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!