Bi hitzordu horiek ziren, hasiera batean, kalera begira herritarren parte-hartze gehien bilduko zutenak. Tartean, ordea, askotariko jatorria duten bilgune bilakatu zen Zumea plaza. Hango nahiz hemengo, guztiak emakume eta gisa bereko.
Akaso, askorentzat ezustekoa izan zen bart gauekoa. Hori bai, ezusteko atsegina. Berrehundik gora emakume elkartu baitzen Zumea plazako olanapean, martxoaren 8ko afaria ospakizun bilakatuz. Manifestazio jendetsua izan zen aurretik, azken urteotako joerari jarraipena emanez. Manifestazioa, gainera, "Berdintasun oihalak" gaurko ekimenaren bezperan iritsi zen.