Gobaragileak agertu dira errekan behera, ibaiaren ertzean arropa garbitzen zituzten emakumeak gogoan. Haien lana biziberritu dute, errekara hurbildu diren bi instagramer gazterekin eztabaida irudikatuz. Xextran zebiltzala edo, afrikar jatorriko emakumea kantari hurbildu da ibaira. Ez zetorren bakarrik, tartean baitzegoen magrebiar jatorriko euskalduna.
Zertan dira, guzti-guztiak, gisa bereko emakumeak? Ibaian aurki daiteke erantzuna, denok baitugu arropa ur hotzetan garbitu zuen arbasoren bat.
Andoaindarra, marokoarra, senegaldarra… hangoa edo hemengoa izan, horretan bat gatoz guztiak. Zerk batzen ditu emakumeak? Iragan iluna, hainbat eta hainbat lan eta zereginetara kateatuta. Eta zerk batu behar ditu emakumeak, etorkizunean? Hainbat eta hainbat amets askatzaile, denborarekin gauzatu behar direnak.
Horri eusten dio, hein handi batean, “Aspalditik gatoz eta urrunera goaz” zubitik eskegi duten pankarta erraldoiak.