Sahararen aldeko bertso saioa datorren martxoaren 24an izango da

Aiurri 2024ko mar. 11a, 10:22

Iazko bertso saioaren argazkia.

Punttuka Bertso-Eskolak eta Hurria Sahara elkarteak antolatuta, sei bertsolari ariko dira kantuan. Ohi bezala, eguerdiko 12:00tan hasiko da Bastero Kulturgunean.

Amets Arzallus, Sustrai Colina, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze eta Lierni Rekondo ariko dira kantuan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!