[Martxoaren 18tik aurrera]

Ama Kandidako errepidea itxita egongo da hainbat astez, Ziako errekaren saneamendua medio

Aiurri 2024ko mar. 12a, 21:07

Hasiera batean asteazkenerako aurrikusita bazegoen ere, azkenean, martxoaren 18an, astelehenarekin abiatuko dira Ama Kandidako lanak. Lanen ondorioz, Ama Kandida etorbideko zati bateko errepidea itxita egongo da bi noranzkoetan, eta hala egongo da hainbat hilabetez; lanak Adineko Pertsonen Egoitzaren aurrealderaino iritsiko dira.

Andoaingo Udalak kontutan hartu beharreko hainbat ohar zabaldu ditu:

Hiribus zerbitzua: Bere ibilbidea egokituko du tarte horretan, Adinekoen Egoitzaren atzealdetik igaroz. Ez du aparteko eragozpenik izango zerbitzuan.

Lurraldebus zerbitzua:

  • Donostiarantz geltoki hauek bakarrik mantenduko dira: Goikoplaza, Ama Kandida (Thyssen-eko geltokia)
  • Donostiarantz bertan behera geratuko dira: Ama Kandida (Kaletxiki), Martin Ugalde parkea, Gudari hiribidea 47, Gudari hiribidea 57
  • Andoainerantz geltoki hauek bakarrik mantenduko dira: Ama kandida 11, Goikoplaza
  • Andoainerantz bertan behera geratuko dira: Gudari hiribidea 57, Gudari hiribidea 47, Martin Ugalde kultur parkea, Ama Kandida 23 (Kaletxiki)

Herritarrei jakinarazten zaie errepidearen zati hori itxita dagoen bitartean, Gudarien etorbideko biribilgunea zabalik egongo dela; Ama Kandida etorbidea, berriz, Denac poligonoraino egongo da zabalik.

Egoerak sortzen dituen eragozpenez jakitun, egoera pazientziaz hartzea eskatu nahidu Udalak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!