KORRIKA

Baionara joateko autobusa antolatu du Andoaingo AEK-k

Aiurri 2024ko mar. 13a, 10:05

Korrikaren amaiera festara joateko autobusa antolatu du Andoaingo AEK-k. Txartelak salgai egongo dira Ernaitza liburudendan  eta Andoaingo AEK euskaltegian.  Irteera goizeko 09:00tan izango da eta itzultzeko 19:00tan abiatuko da Baionatik. Txartelak eskuratzeko azken eguna martxoaren 21a izango da.

OHARRA: Arduradun batekin ez doazen 18 urtetik beherakoek, beharrezko baimena eskuratu beharko dute txartela erosteko. Horiek Andoaingo euskaltegian erosi beharko dute txartela.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!