Erreginaren Kopako finalerdia jokatu da gaur Anoetan, Real Sociedad eta Atletico Madriden artean. SAPAko langileak ere bertan izan dira beren eskubideak aldarrikatzeko, 2012tik berritu gabe dagoen hitzarmena medio. Langileek Realeko Aperribay lehendakariaren arreta erakarri nahi izan dute, pankarta batekin eta paktoaren aldeko informazio papertxoak botata. Gauzak aldatu arte greba mugagabean jarraituko dute.