"Berdintasun Oihalak ekimenaren bigarren ekitaldia da aurtengoa. Iaz, saretu ginen, emakumeak batuta indartsuago garela erakusteko. Aurtengo helburua kultur aniztasuna da. Emakumeok eman nahi dugu pauso bat aurrera irudikatzeko Andoainen kultur aniztasunak nolakoa izan behar duen. Nolakoa izan behar duen elkarbizitzak, eta nolakoa izan behar duen berdintasunaren aldeko borrokak. Denok, bat eginda, helburu horren alde askoz indar handiagoa daukagulako. Martxoaren 9ko ekitaldiaren amaierako argazkiak asmo hori irudikatzen du".
Aurrikuspenak bete ziren, argazkiei erreparatuta.