Olagaingo txistulariek hainbat musikagileekin batera kontzertu ederra eman zuten

Xabier Lasa 2024ko mar. 18a, 15:11

Musikagile ugari gonbidatu zuten emanaldirako, tartean, Aitor Mendiluze bertsolaria eta Garazi Jauregi abeslaria. Hainbat abesti, bideoz ikusgai:

Goiburu auzoko SEGA elkartearen laguntza izan zuten Jon Ander Belamendiak zuzentzen dituen txistulariek, kontzertua antolatzeko. Aurkezle lanetan, berriz, Ainhoa Aiertza aritu zen.

Emanaldia amaitu ondoren, musikagileek eta musikazaleek hamaiketako ederraz gozatzeko aukera eduki zuten, SEGAko kideek atonduta.

Hona, zeintzuk izan ziren gonbidatuak:

Urkiko dantzariak: Iraitz Guisado eta Eñaut Egaña.

Abeslaria: Garazi Jauregi.

Bertsolaria: Aitor Mendiluze.

Gitarra-jolea: Javi Gestoso.

Akordeoi-jolea: Andoni Gonzalez.

Tronpeta-joleak: Aingeru Zabala eta Edorta Setien.

 

Kantutegi anitza

Kantutegia, berriz, honakoa jorratu zuten:

1.- Goiburu ( Pepe Andoain).

2.- Lehenengo kontrapasa (Santos Intxausti).

3.- Enarak (J. I. Ansorena).

4.- Beti nigandik gertu (J. I. Ansorena).

5.- Haurrak lotaratzeko soinua (Mold. J. I. Ansorena).

6.- Auspo jotzailearen ametsa (Pepe Andoain).

7.- Gurea (Pepe Andoain).

8.- Aitor Mendiluze bertsotan, Goiburu auzoa gaitzat hartuta.

9.- Nafarroa arragoa (Xabier Lete/Mold. X. Arozena).

10.- Vinu, cantares y amor (Nacho Vegas-Anari).

11.- Udaberriko lore politena (J. I. Ansorena).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!