Ama Kandida etorbideko errepidearen zati bat hainbat astez itxita egongo da

Aiurri 2024ko mar. 18a, 17:51

RA Agentzia Ziako errekaren saneamendua hobetzeko eta uholdetatik babesteko gauzatzen ari den obra dela eta, itxiko dute errepide hori. Udalak jakinarazi duenez, errepidearen zatia bi noranzkoetan itxita dagoen bitartean, Gudarien etorbideko biribilgunea zabalik egongo da, eta Ama Kandida etorbidea, berriz, Denac poligonoraino egongo da zabalik.

Hain zuzen, errepidez (GI-3722) Urnieta aldetik, Gudarien etorbidetik edo Kaletxikitik datozen autoek Done Joan Bataiatzailea Adineko Pertsonen Egoitzaren aurrealderaino iritsi ahal izango dira, edota Buruntza auzora (Kanposantu Zaharrera eta inguruko baserri eta etxeetara).

Bestalde, errepidez, N1etik edo A15etik, Bazkardo aldetik doazenak, berriz, DENACeko industrigunera urreratu ahal izango dira, gehienez. Buruntza auzokoek Orbelango atzekaldetik barrena joan ahal izango dute.

Ama Kandida etorbidearen errepidea itxi den arren, oinezkoentzat irekita egongo espaloia.

 

Hiribus eta Lurraldebus

Kontuan hartzekoak dira Hiribus eta Lurraldebus zerbitzuen ibilbide berriak:

* Hiribus zerbitzua:

- Bere ibilbidea egokituko du tarte horretan, Adinekoen Egoitzaren atzealdetik igaroz. Ez du aparteko eragozpenik izango zerbitzuan.

* Lurraldebus zerbitzua:

- Donostiarantz geltoki hauek bakarrik mantenduko dira: Goikoplaza, Ama Kandida (Thyssen-eko geltokia).

- Donostiarantz bertan behera geratuko dira: Ama Kandida Etorbidea (Kaletxiki), Martin Ugalde parkea, Gudari Etorbidea 47 eta Gudari Etorbidea 57.

- Andoainerantz, geltoki hauek bakarrik mantenduko dira: Ama Kandida etorbidea 11 eta Goikoplaza.

- Bertan behera geratuko dira Andoainerantz: Gudari etorbidea 57, Gudarien etorbidea 47, Martin Ugalde Kultur Parkea eta Ama Kandida etorbidea 23 (Kaletxiki).

Errepide mozketak eragiten dituen endreduekin jakitun izanik, Udalak herritarrei egoera pazientziaz hartzeko eskatu die.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!