Udal Musika Eskolako Bandak Usurbilen kontzertu alai eta ikusgarria eman zuen

Aiurri 2024ko mar. 20a, 14:28

Bandako musikariak Usurbilgo kaleetan kalejiran (Argazkiak: Xanti Azurmendi)

Kontzerturako herriko frontoira bertaratu aurretik, Usurbilgo kaleetan zabaldu zuen musika, joan den igandean. Tartean, Igor Ruiz irakasleak konposatu duen Kale Saltoan abestia estreinatu zuen, pieza arina eta oso alaia. Mikel Emezabal zuzendariak adierazi duenez, “antolakuntzako kideek zoriondu egin gintuzten, kontzertu atsegina eta kalitatezkoa eskaini genuela esanez”.

Udal Musika Eskolako Banda Usurbilgo XX. Soinurbil Musika programazioko gonbidatu berezia izan da aurten.

Kontzertuaren zati bat, Noaua aldizkariaren web gunean ikus liteke, hemen.

Emezabalek adierazi duenez, “oso kontzertu alaia eta ikusgarria izan zen, eta usurbildarrek gozatu egin zuten gure akorde eta doinuekin. Txalo zaparradak jaso genituen une oro”.

Bestalde, aipatzekoa ere bada andoaindar ugari gerturatu zela Usurbilera.

Kontzertuan barrena, Zumarte Musika Eskolako kideek, udalaren izenean, Gazan palestinarrek pairatzen ari diren genozidioari ezetza emateko parada izan zuten”.

Honatx kontzertuko egitaraua:

1. Concerto d´amore (Jacob de Haan).

◦ Maestoso- Allegro Molto.

◦ Adagio.

◦ Swing Tempo- Adagio.

2. Camino de Rosas (kontzerturako pasodoblea) (Jose Franco).

3. Thank you for the music- from ABBA (Moldaketa: Denis Armitag).

4. Pirates of the Caribbean-Symphonic Suite (Klaus Badelt; moldaketak: John Wasson).

5. Jaialdia (euskal selekzioa) (Iñaki Urkizu).

6. Do-Re-Mi from The sound of music (Richar Rodgers; moldaketak: Takashi Hoshide).

7. The numbers five (Moldaketak: Claudio Battaglia).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!