Sailkapeneko bigarren postua sendotu nahi dute, oporraldiaren aurretik

Aiurri 2024ko mar. 21a, 08:04

Gaztañagak zuzentzen duen Euskaldunako lehen taldeak bolada onari eutsi nahi dio. Larunbat honetan Aloña Mendi taldea hartuko dute Ubitarten (18:00).

Zazpi garaipen jarraian lortu ondoren, iritsi zen berdinketa. Zortzi jardunaldi, beraz, galdu gabe. Aste Santuko oporraldiari ekin aurretik, hiru puntu gehiago lortuta bigarren postua sendotuko lukete.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!