Albiste gazi-gozoak

Aiurri 2024ko mar. 21a, 08:11

Espainiako kopako bigarren proba ospatu zen Beasainen, eta, bertan, Andoaingo Eskolako Ixiar Alkain, Irati Aranguren eta Intza del Teso irteeran izan ziren. Bigarren sailkatu zen Aranguren.

Izaro Etxarri Italiako Piccolo trofeo Bindan izan zen. Erorketa izan zuen, ordea, eta erretiratu egin behar izan zuen. Zorionez, ez zuen minik hartu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!